San Martineko Bertso Jaialdia ospatuko da gaur, Ermua Antzokian

Ander Gomez

Amets Arzallus, 2022ko jaialdian. UDALA

San Martineko agenda kulturalaren baitako bertso-saioa egingo da gaur Ermuan, eta BARRENAk egindako sarreren zozketak baditu irabazleak. 

Gaur, barikua, Euskal Birusa Elkarteak antolatutako San Martineko Bertso Jaialdia egingo da, 20:30ean, Ermua Antzokian. Maialen Lujanbio eta Irune Basagoiti ermuarra izango dira berriz ere taula gainean, eta haiekin batera izango dira Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Araitz Katarain, Mallabia ordezkatuz. Gai-jartzaile lanetan Maite Berriozabal berriztarra arituko da aurten ere.

Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, 10 euroan. BARRENAk zozkatutako bi sarrera bikoitzen irabazleek ere bertan jaso ahal izango dituzte. Hogeita bat irakurlek parte hartu dute zozketan eta irabazleak izan dira: Esti Arrizabalaga Agirre eta Lorea Perosanz Amesti izan dira.