2012an, Ermuko umeentzako futbol eskola bezala sortu zen Ermua Blues taldea, eta, gaur egun, 23 talde eta 400 kide inguru ditu. Real Sociedadekin hiru denboraldirako hitzarmena sinatu du orain, eta Realaren klub hitzartuen sarearen parte izatera pasatuko da. Akordioa uztailean egin zuten publiko, eta joan den domekan, urriaren 25ean, Anoetan ofizialdu zuten, Jokin Aperribai presidentearekin batera argazkia ateraz.