2026/11/03 - 2026/11/12 09:00

Aisialdia

‘Japonia: artea mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea zabalik

‘Japonia: artea mugimenduan’ tailerrean izena emateko epea zabalik
Udal Liburutegia, Ermua

Liburutegiak 2017 eta 2018an jaiotako adingabeentzat tailer berria antolatu du Japoniako hainbat tradizio eta adierazpen kultural ezagutzerik izan dezaten. Tailerrean, besteak beste, origamiaren, koinobori izenez ezagutzen diren arrain tradizionalen, jai-maskaren eta herrialdeko haizemaileen esanahia eta jatorria ezagutzeko aukera izango dute. 

Ordubeteko lau saio izango ditu. Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 15ean izango da, 17:30etik 18:30etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Plazak mugatuak dira.

Izen-ematea azaroaren 12ra arte egin daiteke, agiri digital honen bidez: https://forms.cloud.microsoft/e/H4DiGqukGG.