ZOZKETA

Ruper Ordorika Ermua Antzokian izango da bariku honetan

Ander Gomez

Ohi bezala, Mugalariekin batera igoko da antzokiko taula gainera, eta ia mende erdiko ibilbide musikalari errepasoa egingo dio oñatiarrak. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta BARRENAk bi zozkatuko ditu irakurleen artean (albiste barruan parte hartzeko lotura).

1980an Hautsi da Anphora lehen diskoa argitaratu zuenetik, 45 urtetik gorako ibilbide musikala osatu du Ordorikak, hogei disko baino gehiago kaleratuta eta euskal musikaren erreferente bihurtuta. Duela urtebete kaleratu zuen Lurra ikutu barik azken diskoa eta aurkezpen biran murgilduta eman du 2026a, Mugalariekin batera: Felix Buff, baterian; Arkaitz Miner, gitarra, mandolina eta biolinean; Lutxo Neira, baxuan; eta Nando de la Casa, perkusio eta teklatuetan.

Urriaren 17an Gernikan ematekoa zuen birako azken kontzertua, baina emanaldi gehiago gehitu ditu egutegira: Bilbo eta Iruñea abenduan, Donostia urtarrilean... eta, aurretik, Ermutik pasako da. Hala, azaroaren 6an –barikua–, Ermua Antzokiko udazkeneko programazioaren baitan arituko da Ruper Ordorika & Mugalaris, 20:30etik aurrera. 

Bi sarrera zozketan

BARRENAk bi sarrera zozkatuko ditu irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Azaroaren 4an, 12:00etan, bukatuko da parte hartzeko epea, eta irabazlearen izena egun horretan bertan jakinaraziko da, 13:00etan.

Gainontzean, sarrerak kontzertuaren egunean bertan erosi ahal izango dira, antzokiko leihatilan, 12 euroan. Aurretik ere eskuratu daitezke, online, Kutxabanken webgunearen bidez, edo aurrez aurre, Lobiano Kulturgunean.