Udal Gazteria Zerbitzuak Bartzelonara kultur eta aisialdi bidaia antolatu du abenduaren 4etik 8ra, 2010ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteeentzako. Parte-hartzaileek Bartzelonako hiriburua, Tarragona eta bertako erromatarren ondarea eta Port Aventura parkea bisitatuko dituzte. Bidaiak 183 euroko kostua du pertsonako, 23 zenbakiko Ordenantza Fiskalean ezarritakoaren arabera Bidaia honetan 4 begirale eta 30 gazte joango dira.
Izen-emateak egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira, izapideak atalean (‘aisia’ epigrafean) edo 'Abiapuntua' bulegoan, azaroaren 10etik 17ra. Azaroaren 19an udaleko webgunean iragarki-taulan ezagutzera emango da onartutako pertsonen zerrenda. Horiek azaroaren 23tik 27ra tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
Informazio gehiago: ermua.eus