Ermuko kaleak agertoki bihurtu ziren atzo arratsaldean Foru Bizia ikuskizun ibiltariaren eskutik. Bizkaiko Foru Berriaren 500. urteurrena ospatzeko antolatutako emanaldiak jende ugari bildu zuen Orbe Kardinala plazan, 19:30ean hasita. Hortzmuga Teatroa konpainiak sortutako proposamenak ordubete eta erdi iraun zuen, eta 21:00ak aldera amaitu zen.
Antzerkia, musika eta euskal dantzak uztartu zituzten emanaldian, 1526an onartutako Foru Berriaren historia eta haren garrantzia herritarrei gerturatzeko. Hainbat diziplina artistikoren bidez, iragana eta oraina lotu zituzten, jai-giroko ikuskizun baten barruan.
Herriko ahotsak Foru Bizian
Hortzmuga Teatroaren taldearekin batera, Pispillu Abesbatza Taldeak ere parte hartu zuen Ermuko saioan. Abesbatzak Txoria Txori eta Benito Lertxundiren Bizkaia maite abestiak eskaini zituen. Emanaldiak aurrera egin ahala, herritarrak pixkanaka hurbildu ziren plazara, abesbatzaren kantuez eta ikuskizunaz gozatzeko.
Jarraian ikusgai bideoan Pispillu Abesbatza Txoria txori abesten: