LAN DEIALDIA

[Lan-deialdia] Pertsona bat behar da Ermuan Barrena astekaria banatzeko

BARRENAk banatzailea behar du Ermuko herrigunean astekaria banatzeko. Interesatuek hautagaitza aurkeztu dezakete azaroaren 23ra arte. 

Ostiraletan Ermuko herriguneetan astekaria banatzeko pertsona bat behar du BARRENAk. 

Hona hemen lan-eskaintzaren xehetasunak:

Eskatzen da:

  • Ostiraletan lan egiteko disponibilitatea.

Baloratuko da:

  • Euskaraz jakitea.
  • Antzeko lanetan esperientzia izatea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

Eskaintzen da:

  • Astekaria banatzen den egunean lan jardun osoa.

Interesatuek ondorengo helbide elektronikora bidal dezakete euren hautagaitza: barrena@barrena.eus. Horretarako azken eguna azaroaren 23a (astelehena) izango da.

Oharra: Deialdi honen helburua lan-poltsa osatzea da.