Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak odola emateko autobusa jarri du gaur Ermuan, Bizkaia Etorbideko Kaltxangoko geltokian.
Elkartetik adierazi duenez O-, A-, B- eta AB- odola behar da lehenbailehen. Horiez gain, O+ eta A+ motatako emaileak behar dira batez ere. B+ eta AB+ motatakoek, berriz hurrengo odol-biketara itxaron dezakete.

Iturria: Euskadiko Odol Emaileak.
Debabarreneko hitzorduak
Eibarko Untzaga Jubilatuen Etxean ere odola emateko aukera dago gaur, 16:50etik 20:50era. Bihar, Elgoibarko jubilatuen egoitzan eman ahal izango da, 16:30etik 20:30era; eta Debako Luzaro ikastetxean, 16:30etik 20:30era. Azaroaren 20an, Mendaroko ikastolan egongo dira, 17:00etatik 21:00etara; eta hilaren 27an, Soraluzeko Jubilatuen Etxean, 16:30etik 20:30era.