Margarita Olañeta hil da, 'Eibar' aldizkariko zuzendari ohia

Garazi Mendieta

Margarita Olañeta Izagirre. LAGATAKOA

Margarita Olañeta Izagirre zendu da gaur, azaroaren 10ean, 95 urte zituela. Ermuan jaio zen, 1931n, eta urte luzez Eibarko kultura eta komunikazio jardueretan parte hartu zuen.

2002an hartu zuen Eibar aldizkariaren zuzendaritza, senarraren, Jose Maria Kruzetaren, lekukoa hartuz, eta 2016ra arte aritu zen koordinatzaile eta zuzendari lanetan. SER kateari lotuta zegoen Radio Eibarren ere kolaboratu zuen, politikaren inguruko irrati mahai-inguruetan parte hartuz. Tokiko aktualitateari eta gizarte-gaiei buruzko iritziak emateaz gain, haren ikuspuntua gardentasunez partekatzen zuen entzuleekin.