11:00etan ireki dituzte azokako postuak, eta ordutik jende ugari ibili da tokiko produktuak eta artisauen lanak ikusten, erosten eta dastatzen. Eguerdian, 12:00etan, ikuskizunak hasi dira, dantza, erraldoi, herri-kirol eta bestelako emanaldiekin, herriko hainbat txokotan jai-giroa zabalduz.
Eguneko une berezietako bat Mari Karmen Urkidiri egindako aipamen berezia izan da. Urte luzez azokari egindako ekarpena eta baserritar zapiak jartzean izandako dedikazioa eskertu nahi izan diote antolatzaileek.
Beste urte batez, San Martin Azokak Ermua elkartzeko eta tokiko produktuez, ohiturez eta herri-giroaz gozatzeko gune bihurtu du.