Euskal Birusa elkarteak antolatutako ohiko baba-jana egin zuten atzo San Martin azokaren ostean, Merkatu Plazan. Guztira, 230 lagun inguru elkartu ziren herri-bazkarian, urriaren 20an salgai jarritako txartel guztiak ordu erdian agortu ostean. Babarrunak, postrea eta kafea dastatzeaz gain, bertaratutakoek Ermuan kantuan saioaren baitan Txerokiak taldearen musikarekin girotutako bazkariaz gozatu zuten.