Gaztañerre eguna alaiki ospatu dute Ermuan

Estibalitz González

Gaztaina sasoian bete-betean sartuta, aspalditik ezagutzen den usadioa da lagun artean batu, kopautxo bat egin eta nahi beste gaztaina janez Gaztañerre eguneko iluntzeari bere jai giroa  ematea.

Aurten ere Kaltxango AEK euskaltegiak lotu du  egitaraua eta bertako ikasle, irakasle zein aparteko herritarrek hartu zuten parte. Gaztaina erre epel-epeloi azala zuritu,  jan bitartean kontu batzuk esan eta, pare bat tabernatan geldialdia egin ostean, karaokean eta ahots-goran abestu zituzten euskal kanta klasikoenak, alai eta aldarte onean.