Musika eskolatik abiatu ziren eta, ibilbidean zehar, hainbat herritar batu ziren kalejirara. Geldialdietan, haurrek dantza egiteko aukera izan zuten, eta plazan egin zuten azken saioa. Ekitaldia amaitutakoan, berriz ere kalejiran igo ziren hasierako puntu berera.
Santa Zezilia ospatzeko egitarauak jarraipena izango du ostiralean, azaroaren 20an. 20:30ean, jaialdia egingo dute Ermua Antzokian, Alboka Musika Eskolako ikasleen eta Txindurri dantza taldeko kideen eskutik.