San Martin azoka

Cristina Nietok irabazi du San Martineko argazki-lehiaketa

Ander Gomez

Herritarrak plazara baserritar jantziak soinean jaistera animatzeko argazki-lehiaketa antolatzen du urtero Euskal Birusa Elkarteak. Aurten, 14 argazki aurkeztu dira, eta ardi-mozte saioa irudikatzen duen Cristina Nietorena izan da irabazlea.

Errigorako produktuz osatutako otarrea jaso du sari, eta argazkia datorren azokako koadro-bilduman sartuko dute.