Zer da Barrena?

Sei urteko lankidetza prozesuaren ostean, Debabarreneko tokiko lau hedabidek —Mallabiko eta Ermuko Drogetenitturri-k, Soraluzeko Pil-pilean-ek, Elgoibar eta Mendaroko Barren-ek eta Debako Berriketan-ek— erabaki dute indarrak batzea eta elkarrekin bailarako komunikazio proiektu berria eratu dute: Barrena.

Bi produktu nagusi kaleratzen ditugu: Barrena astekaria eta Barrena.eus agerkari digitala. Herrietako eta bailarako gizarte eragileekin eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, eraldaketa positiboa bultzatu nahi dugu Debabarrenean, euskararen erabilera, kohesio soziala eta guretzat garrantzitsuak diren beste hainbat balio sustatuz.

Gure helburua argia da: elkarrekin hedabide multimedia sendo eta berritzailea eraikitzea eta debabarrendarrei eskaintzea euren herrietako eta bailarako kalitatezko informazioa euskaraz.


Tokikoa, berritzailea, euskaltzalea, parte-hartzailea
Barrena, batzen gaituena