Gabon gauean (abenduak 24), Olentzero eta Mari Domingi Itziarren agertu ziren, opariak etxez etxe banatzen hasi aurretik geldialdi bat eginez. Haurrei eta herritarrei poza ekarri zieten bisita berezi horrekin; bertaratu zirenek abestu egin zien, eta haurrek eguneko bi protagonista horiekin egoteko aukera izan zuten.