Itziarko Auzo Udalak eta Donibane Elkarteak antolatu dute ekitaldia eta Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin proiektuaren egileak bertan izango direla aurreratu dute.
2005-2006ko bake prozesura iristeko, bere etxean, Elgoibarko Txillarre baserrian, egin zituzten otordu-bileren berri ematen du Pello Rubiok proiektu honetan. Rubiok ezagutzen zituen eta politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi lagun elkartu zituen bere etxean: Paco Egea eta Arnaldo Otegi, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea. Eta haien atzetik iritsiko ziren beste batzuk ere. Bortizkeria-egoeratik bake girora egiteko egin ziren bileren berri ematen du lanak.