Itziarko Erromeria Eguna antolatzen hasteko bilera bihar

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko otsailaren 5a

Maiatzaren hasieran ospatu ohi den Erromeria Eguna prestatzeko lanei laster ekingo diete Itziarren.

Aurtengo hitzorduari begira proposamenak biltzeko asmoz, bilera irekira deitu dute Itziarko Auzo Udaleko eta Andutz Euskal Dantza Taldeko kideek. Zehazki, bihar (otsailak 6) izango da jaia prestatzen hasteko lehenengo batzarra, Itziarko Burugorri eraikinaren lehen solairuan, 19:00etan. 

Jaiaren bultzatzaileek maiatzaren 2an, larunbatez, ospatuko den festa herrikoia prestatzen laguntzeko interesa duten eragile, talde, elkarte eta norbanako guztiak gonbidatu dituzte biharko bilerara.