Martxoaren 15ean jokatuko da Izarraitz Bizirik elkartearen eta Itziarko Auzo Udalaren ekimenez antolatutako mendi martxa. Proba San Nikolas plazatik abiatuko da, 07:30ean, eta, aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide izango ditu aukeran: 27,37 kilometrokoa bata —1.327 metroko desnibelarekin— eta 20,23 kilometrokoa bestea —1.009 metroko desnibelarekin—.