Ander Urkiri eta Patri Urbieta ariko dira zeregin horretan, txandakatuz, hilean behin. Zerbitzua jaso nahi dutenek izena eman beharko dute Harrera Bulegoan, 943 19 92 55 zenbakira deituta. Bulegoan 18 euroan emango dute zerbitzua, eta, azaldu dutenez, etxez etxeko arreta ere eskainiko dute, baina azken hori emakidatik kanpo geratu da.
Garaipen Ugarteburu arduratu da podologia zerbitzuaz azken zortzi urteotan, eta egin duen lanarengatik esker oneko agertu dira toki entitate txikiko kideak eta herritarrak. "Harrera Bulegoan emandako hitzorduak edo etxez etxe, baserriz baserri egindako bisitak kontaezinak" direla nabarmendu dute.