Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko apirilaren 16a

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Gogorarazi dute ekitaldi irekia izango dela eta, hortaz, herritar guztiek dutela bilkuran parte hartzeko eskubidea.

Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  2. Alkatetza dekretuen kontrola.
  3. Kreditu aldaketa: gerakinak partidatik bide konponketak partidara 40.000 € kopurua.
  4. Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako dirulaguntzetara aurkeztea, hala badagokio:
    1. Txindurri iturri baserrirako bidea: 48.000 €
    2. Erlete beheko baserrirako bidea: 35.000 €
    3. Urkihaundi baserrirako bidea: 44.000 €
  5. Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiekturako elurra kentzeko traktoreari jartzeko erositako pala aurkezpenaren berri ematea.
  6. Gipuzkoako Lurralde Historikoko kulura ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko dirulaguntzetara Zabalsoro frontoian egindako hobekuntzak aurkeztea, hala badagokio.
  7. Burugorri ostatuko frogaldia gaindituta bost urteko kontratua esleitzea, hala badagokio.
  8. Lasturko aterpetxeko zerbitzu emakidaren esleipena, sei hilabeteko frogaldia gainditu eta bost urteko iraupenarekin.
  9. Erromeri Eguna antolatzeko Andutz dantza taldeari 4.500 euroko dirulaguntza ematea, hala badagokio.
  10. Toki entitate izaera dirulaguntzetan kontuan hartzeko mozioa.
  11. Erregu eta galderak.