Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketa saio berezia antolatu du Itziarren, Lizarbe Guraso Elkarteak. Lasturren bizi diren Mirari Alkorta, Maitane Unanue 'Inoiz ez desagertzeko ipuina' album ilustratuaren egileak saioan izango dira, baita Xabi Etxaniz lanaren ilustratzailea ere.