"Eguraldi beroa tokatu zitzaigun, baina herritarren parte-hartzea polita izan zen beste behin ere", azaldu dute antolatzaileek, esker onez.
Nabarmendu dutenez, "harrera polita" izan zuten oro har Izarraitz Bizirik elkarteak, Lasturko Tabernak eta Itziarko Auzo Udalak antolatutako ekitaldiek, eta interes berezia piztu zuten, besteak beste, Antxieta Arkeologi Taldeak prestatutako azokak nahiz haurrei zuzendutako arkeologia tailerrak.