Bolari Eguna ospatuko dute, larunbatean, Lasturren

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko uztailaren 8a

Bolariak eta ikusleak, iaz Leintz Gatzagako bolatokian jokatutako tiraldi batean. Arg.: Goiena

Gipuzkoa mailako topaketa izango da eta hiru bola-joko modalitatetan –hiru txirlo, bolatoki eta toka– aritzen diren bolariak batuko dira hitzordura.

Estreinakoz, larunbatean, uztailaren 11n, Bolari Eguna ospatuko dute Lasturren. Gipuzkoa mailako topaketa izango da eta hiru bola-joko modalitatetan –hiru txirlo, bolatoki eta toka– aritzen diren bolariak batuko dira hitzordura. Antolatzaileek azaldu dutenez, ez dira Gipuzkoako bolari guztiak bertaratuko, "baina ordezkaritza esanguratsu bat izango da bertan".

10:30ean hasiko da egitaraua. Lehenik, modalitate bakoitzari buruzko azalpenak emango dituzte partaideek, eta, ondoren, bola eta toka saioei ekingo diete guztiek. Sari banaketa ekitaldiak eta Lasturko tabernan egingo duten bazkariak biribilduko dute ospakizuna.