Itziarko Auzo Udalak 2026-2027ko ikasturtean haurrei zein helduei zuzendutako ikastaro-eskaintzan izena emateko epea berriro irekitzea erabaki du. Izena emateko epea, berez, ekainean amaitu zen, baina, zenbait ikastarotarako oraindik ere plazak libre daudela ikusita, toki entitate txikiak igandera (irailak 20) arte luzatu du epea.
Urtero bezala, aurten ere ikastaro-eskaintza zabala izango da aukeran. Besteak beste, ingelesa, euskal dantzak, trikitia eta panderoa, yoga, eskulanak eta zaharberritzea, joskintza eta puntua ikasteko aukera izango da. Hala ere, gogorarazi dute ikastaro batzuetan balitekeela dagoeneko lekurik ez izatea.
Izena emateko hainbat aukera daude: batetik, Harrera Bulegora deitu (943 19 92 55) edo bertaratu, baita apuntatu@itziar.eus helbide elektronikora idatzi ere. Edo, nahi izanez gero, Internetez, honako estekan sartuta.