Itziarko Peria antolatzeko batzar irekia egingo dute gaur

Izaro Aulestiarte Lete

20:00etan jarri dute hitzordua, Burugorri gaineko lehen solairuan.

Hilabete eskas gelditzen da azaroaren 1ean Itziarko Peria Elkartearen eta Itziarko Auzo Udalaren ekimenez egin ohi den Itziarko Peria ospatzeko, eta, hitzordua txukun prestatze aldera, batzar irekia egingo dute gaur, irailak 28, Burugorri gaineko lehen solairuan. 20:00etan hasiko dute bilera eta bertaratzeko dei egin diete herritarrei.