Parte-hartzeari dagokionez, marka guztiak hautsi dira. Antolakuntzak emandako datuen arabera, dortsal guztiak agortu dira; horrenbestez, 650 korrikalari elkartuko dira irteeran. Ez hori bakarrik: aurtengo ekitaldia "inoizkorik parekideena" izango da, parte-hartzaileen %45 emakumezkoak izango baitira.
Ibilbideei dagokienez, 2024an estreinatutako trazadurari eutsiko diote. 09:30ean hasiko den proba nagusiak 24 kilometro eta 1.008 metroko desnibel positiboa izango ditu; ordu erdi geroago abiatuko den ibilbide laburrak, aldiz, 14 kilometro eta 487 metroko desnibel positiboa.
Lehen kilometroetan bide beretik igaroko dira lasterkariak, baina helmugarako bidean bereizi egingo dira. Proba motzekoak Elorriagaraino heldu eta bertatik itzuliko dira; besteek, aldiz, Mendata puntaraino luzatuko dute erronka: Elorriagako buelta egin, eta Arantza aldetik itzuliko dira.