Ohiko osoko bilkura egingo du gaur Itziarko Auzo Udalak

Izaro Aulestiarte Lete

18:00etan izango da hitzordua, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan.

Auzo Udalak ohartarazi du bilkuran hitz egin nahi dutenek batzarra hasi baino zortzi ordu lehenago jakinarazi beharko dutela; "eta betiere, gai zerrendan ezarritako gaien inguruan hitz egiteko izango da", erantsi du. 

Honakoa da batzarrean eztabaidatuko duten gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion aktaren zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • San Nikolas jaiak gauzatzeko Izarraitz Bizirik elkarteari onartutako 8.057 euroko dirulaguntzaren berri eman eta Auzo Udalak bere gain hartu duen zezenei dagokien 5.943 euroko gastuaren berri eman.
  • Txindurri Iturriko bidea: 45.683,55 € (BEZ barne) euroan esleipena, eta irailean burutu diren lanen berri eman.
  • Itziarren hiru hilabeteko frogaldirako jornada osoan etorri den udaltzainaren berri eman.
  • Itziarko eskolak Gipuzkoako foru aldundiak onartutako garapen jasangarrirako proiektuan jasotako % 80 dirulaguntzari Itziarko Auzo Udalak gainontzeko % 20 diruz laguntzea onartzea (806,92 €), hala badagokio.
  • Itziarko Peria antolatzeko Deba-Itziar enpresa parkeari eta dagokion partzelari eskatutako baimenaren berri eman.
  • Itziarko Peria Batzordeari beharrezko baliabideak eta seguruak ordaintzea erabakitzea, hala badagokio.
  • Erreguak eta galderak.