50-60 bat lagunek bat egin dute gaur (hilak 11), greba orokor egunean, Itziarren antolatutako mobilizazio deialdiarekin. Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez! lelo nagusia zuen pankarta buruan, erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte manifestariek.
Herriko plazatik abiatu dira eta leku berean eman diote bukaera mobilizazioari, ekitaldi batekin; aurrez, Galtzada, Prozesio, Goiko Kale, Mutxiarte eta berriz ere Galtzada kaletik igaro dira.