Badator 25!

Erabiltzailearen aurpegia Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketa 2026ko otsailaren 3a

None
None

Aurten 25. urteurrena betetzen dugunez, hainbat ekimen antolatu ditugu. 

Aurten Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketak 25. urteurrena beteko du, hori dela eta, gonbidatu nahi zaituztegu antolatuko ditugun ekimenetan parte hartzera.

Ekimenak irekiak izango diren arren, gure asmoa da urte guzti hauetan txapelketan parte hartu duten pertsona guztiak batzea: beterano zein gazte, neska zein mutil.

EGITARAUA

  • Otsailak 21: X. 40’Rock jaialdira autobus irteera.
  • Martxoa: Asteburuetan barruak, beteranoenak animatzeko.
  • Apirila: Bikoteen zozketa eta txapelketaren hasiera.
  • Ekaina: 25. urteurreneko bazkaria.
  • Uztaila: Asier eta Iñaki komikiaren aurkezpena eta final eguna.