Izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketa 2026ko martxoaren 13a

None
None
None

XXV. Pilota Txapelketan izena emateko epea zabalik dago apirilaren 10era arte.

 

Aurtengoa urte berezia izanik, prestatzen ari garen ekimen ezberdinekin aurrera jarraitzen dugu.

Gaurtik hasita, ostiraletan 19:00etan eta larunbatetan 13:00etan, kamisetak eta otar baten errifak salduko ditugu Udaletxe azpian edo Arrano kanpoan.

Igandetan, berriz, San Andresko frontoian elkartuko gara 17:00etatik aurrera, eskuak gogortu eta pelotak biguntzeko.

Bikoteen zozketa eta otar sarituarena apirilaren 10ean egingo dira Gaztetxean, aurrez parte-hartzaileekin aurtengo asmoak eta helburuak elkarbanatu ondoren.

Txapelketa apiril bukaeran hasiko da eta, betiko bezala, partaide kopuruaren arabera zehaztuko dira taldeak.

Hurrengo ekimen nagusiak 25 urteko bazkaria eta “Asier eta Iñaki” komikiaren aurkezpena izango dira. Hasieran bazkaria ekainaren 20an egingo genuela aipatu bagenuen ere, eguna oraindik zehazteke dago.

Finala uztailaren 11n jokatuko da, San Andresko jaietan, eta jaietako afariarekin emango diogu amaiera aurtengo txapelketari.

Asier eta Iñaki gogoan! Denak etxera!