Final aurrekoak eta bazkariko tiketak

Erabiltzailearen aurpegia Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketa 2026ko ekainaren 19a

Ekainak 26, ostirala 20:00tatik aurrera jokatuko dira final aurrekoetako bi partiduak eta ekainak 27ko bazkarirako txartelak erosteko azken egunak dira.

 

XXV. Asier eta Iñakiren omenezko pilota txapelketako final aurrekoak ostiralean, ekainaren 26an, jokatuko dira 20:00etatik aurrera.

 

Lehen partidan, Joseba Gallastegi eta Jurgi Rascon ariko dira Iokin Arrillaga eta Rober Gomezen aurka. Ondoren, Iosu Unanue eta Argoitz Ariznabarretak Hodei Tajueloren eta Iokin Arrillagaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

 

Bestalde, ekainaren 27ko bazkarirako tiketak erosteko epea ekainaren 21ean amaituko da. Tiketak erosteko gaur iluntzian eta bihar eguerdian Arrano kanpoan ere egongo da aukera. Txapelketako kamisetak ere salgai daude oraindik.