“Asier eta Iñakik merezitako 25. urteurrena”

Erabiltzailearen aurpegia Asier ta Iñakiren omenezko pilota txapelketa

Asier eta Iñaki Pilota Txapelketak bat egiten dugu gaur, 19:00etan Plaza Berrian egingo den oroimen ekitaldiarekin.

Horrez gain, 25. urteurreneko ekimenetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Otsailean hasi ginen 40’ Rock-era egindako irteerarekin. Bertan, Brigade Loco taldeko kideak gure kamisetekin oholtzaratu eta Asier eta Iñaki gogora ekarri zituzten.

Aurten, beste behin, 240 kamisetaz josi dugu herria, otar eder baten zozketarekin batera. Eta 25 urteak ospatzeko herri bazkarian, 100 lagun batu ginen frontoian, ekitaldi hunkigarri eta egun berezi bat biziz.

XXV. Pilota Txapelketa ere azken urteetako jendetsuenetakoa izan da: 54 partaide, 12 ordezko eta 78 partida jokatu ditugu San Andresen, final egun bero batekin eta parte-hartzaileon afariarekin borobilduz.

Aurtengoari ginda jartzeko, irailaren 8an Asier eta Iñakik erein zuten hazia eskertuz, SAPAn jarri dugun marrazkiarekin eman diogu merezitako amaiera.

Hurrengo urtera arte!

Gora gu ta gutarrak!