Urriaren 25ean bertso bazkaria Miren Artetxe eta Maider Arregirekin

Erabiltzailearen aurpegia bertSora 2025eko urriaren 18a

Miren Artetxe eta Maider Arregi.

Urriaren 25ean, bertso bazkaria egingo dugu Miren Artetxe eta Maider Arregi bertsolariekin Mahastia elkartean. Txartelak Iratxo goxodendan daude salgai. 

Aurten ere BertSorak bertso bazkaria antolatu du udazkenean. Urriaren 25ean, zapatua, izango da Mahastia elkartean eta Miren Artetxe eta Maider Arregi bertsolariek kantatuko dute. 

Bazkaritarako menua ondorengoa izango da: sarrerakoak, entsalada, oilaskoa eta postrea.

Txartelak Iratxo goxodendan daude salgai, 25 eurotan arruntak eta 17 eurotan 18 urtetik beherako edo langabetuak direnentzako.