Asteazkenean iritsiko da Debara, eta bertan izango gara gu ere; ezinbestekoa iruditzen baitzaigu euskararen aldeko ekimen honetan gure ekarpena egitea.
Hala ere, Deban, Korrikaren antolakuntza prozesuan ibili garenok, batere gustatu ez zaigun zerbait ikusi dugu aurten. Udalak eta Foru Aldundiak, beraien botere eta pribilegioak aprobetxatuz, antolakuntzan parte hartu dugun herriko eragileon kilometroak herritik kanpo utzi ditu, beraien kilometroak herri erdian jarriz.
Aipatzekoa da horrelako ekimenak zein aproposak diren instituzio, alderdi politiko eta enpresa askorentzat, haien aurpegi zuriketarako. Izan ere, askotan ikusi baititugu euskararen aldeko neurririk hartzen ez dituztenak lekukoa eramaten. Honetaz hitz egiten hasita, pozik hartu dugu eta gogoz txalotzen dugu CCOO Korrikatik kanpo gelditu izana.
Hau esanda, asteazkenean gaztetxean egingo dugun lunch-era animatzen zaituztegu, eta hortik Korrikan parte hartzeko deia luzatzen dugu, gazte blokea osatuz.
Jarrai dezagun euskaraz borrokatzen.
Iraultzak soilik salba dezake euskara!