Ikus dezagun nortzuk diren argazkikoak. Kontxi Arrieta da irakaslea, mendaroarra, 40 urte inguruan ibili zena irakaskuntzan, harik eta 2023an erretiroa hartu zuen arte. Hain justu ere, urte horretan Mendaroko santanak hasi zituzten irakasle taldean izan zen Arrieta, Mendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari gisa. Arrate Iriondo, Arrate Loiola eta artean jubilaziorako bi urte falta zituen Luis Salegik bota zuten txupina urte hartan.
Haren ondoan, eta haren azalpenei adi dagoen mutikoa, berriz, Eneko Galarraga da Mateonekua. Gainerakoak, berriz, honako hauek dira, ezkerretik hasita: Haritz Goikoetxea (eskua altxata), Iker Kanalaetxeberria (eskua kokotzean duela), Aimar Gurrutxaga, Elena Zubiaurre, Oihana Tarragual eta Ziortza Urbieta.