Presen auzia

Hiru urte borrokan eta gero hau!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Deba Ibaia 2025eko abenduaren 19a

Hiru urteko lana eta borrokaren ostean 2025.ean Aldundiak Olea eta Zuloaga presak bota ditu.

Argazkian ikusten dena espero zenuten? Herria hobetu dutela uste duzue? Gure Deba ibaiaren beldur okerrenak egia bihurtu dira.

Herri galdeketa ukatu zigutenez, ondo legoke herritarren iritzia inkesta batez bidez jasotzea (plaentxia.eus/ Barrena berriarentzat lantegi polita litzateke).

Eta Soraluzeko Udalari ere zuzenean galdetu nahi diogu: zuek ere ustekabeko sorpresa izan duzue ala Aldundiarekin elkarlanean aritu zaretenean bazenekien emaitza hau izango zela?

Sorpresa izan bada, (e)zer egin duzue kalteak arintzeko?; eta aurretik emaitza bazenekiten, zergatik izkutatu diguzue informazioa? Badago hirugarren aukera, burua makurtu eta isildu, ea triskantzarekin ohitzen garen.

Aitzaki berbera erabiltzen dute Basalgon eolikoak ezarri nahi dituztenek: “zazpi urtetarako ohituko zarete”. Eta betiko aitzakia ezpainetan, “ekologikoa” dela eta herriaren onerako.

Basalgoko proiektua geldiarazteko ere lanean eta borrokan ari dira, eta Gure Deba Ibaiatik ere gure esku dagoen guztia egiten ari gara. Sasiekologiaren izenean ezin da justifikatu paisaia, ingurumen eta komunitate baten etorkizuna arriskuan jartzea.

Merlinekin emaitzak gazigozoak izan dira. Aldundiak bi presa eraitsi dizkigu, uholde arriskua handituz (beraien proiektuak argi eta garbi esaten zuen). Malmero eta Olabarrena momentuz salbatu dira… baina Aldundiak berriro mehatxuak bota ditu!