Hau aintzat harturik, euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi genuen Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileok orain urtebete. Mundu aldrebestu honetan ugaritu zaizkigun krisi sistemikoen parte da hizkuntza-larrialdia, globalizazioaren muturreko aldaera honek eta bizitzaren digitalizazioak eremu guztietan egiten baitu indartsua indartsuago eta zaurgarria zaurgarriago; hizkuntzen auzian, hizkuntza nagusiak nagusiago eta minorizatuak oraindik eta ahulago.
Hala ere, azpimarratu genuen larrialdian gaudela adieraztea ez dela etsitzeko dei bat; aitzitik, euskarari pizkunde berri bat emateko lehen argi-izpia ekartzea dela. Itxaropenaren txinparta piztekoa.
Baina itxaropena ez da zain egotea. Itxaropena egitea da. Ezinbestekoa da, euskara kinka larrian izan den beste momentu batzuetan bezala, berriro ere euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Izan ditugu lehenago ere larrialdi gorriko uneak, eta aldi bakoitzean milaka euskaltzaleren bulkada, erabaki eta ekimenetik etorri dira pizkundeak; une kritikoetan elkarrekin aritzeko eta egiteko izan dugun gaitasunetik.
Eta, jakina, euskaltzaletasuna itxaropena ez ezik, mundua ikusteko modu bat da: hizkuntza-supremazismoaren kontrako jarrera bat, hizkuntza berdintasunaren aldekoa. Azken batean, justiziarekin, berdintasunarekin eta askatasunarekin sakonki lotzen den ikuspegi bat. Arestian aipatu dugu mundua hizkuntza minorizatuen kontra datorrela, baina guk euskara dugu munduaren alde.
Euskararen etorkizuna jokoan dago, eta berriro ere euskaltzaletasuna lehen lerrora ekartzeko unea da. Eguneroko milaka ekintza eta keinuren bidez, baina ahaztu gabe euskararen biziberritzeak ezinbesteko dituela erabaki politikoak; jauzi bat behar dela euskararen aldeko politika publikoetan egungo erronkei aurre egiteko.
Guztion esku dago horretan eragitea. Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko erronka dugu aurretik. Isiotu dezagun Pizkunde berri baten lehen txinparta. Euskaltzaleon garaia da!
Iritzi artikuluaren egilea: Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
Ehundik gora euskaltzale ezagunek bat egin dute iritzi artikuluarekin:
- Euskalgintzaren Kontseiluko bazkideak.
- Kontxita Beitia. Andereñoen mugimenduko aitzindaria.
- Paulo Agirrebaltzategi. Jakin aldizkariaren sortzaile taldekoa.
- Sagrario Aleman. Euskaltzaina, euskalduntze-alfabetatzeko erreferentea.
- Mari Karmen Garmendia. Hizkuntzalaria eta Jaurlaritzako sailburu ohia.
- Xabier Amuriza. Bertsolaria eta idazlea.
- Joxe Angel Irigarai. Idazlea.
- Arantxa Urretabizkaia. Idazlea.
- Anjel Lertxundi. Idazlea.
- Joxe Mari Sors. Elkar-en sortzaile taldekoa.
- Miren Azkarate. Euskaltzaina eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
- Anjeles Iztueta. Matematikaria eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
- Edurne Brouard. Helduen euskalduntze-alfabetatzeko erreferentea.
- Mertxe Mujika. Helduen euskalduntze-alfabetatzeko erreferentea.
- Nerea Mujika. Gerediaga elkarteko lehendakari ohia.
- Joseba Sarrionandia. Idazlea.
- Aingeru Epaltza. Idazlea.
- Piter Ansorena. Musikaria.
- Martxelo Otamendi. Egunkaria eta BERRIAko zuzendari ohia.
- Malores Etxeberria. Euskara teknikaria.
- Pello Zubiria. Argia-ko zuzendari ohia.
- Kike Amonarriz. Soziolinguista eta telebista dibulgatzailea.
- Jakes Bortairu. Euskaltzale eragilea.
- Andres Alberdi. Euskaltzaina.
- Lorea Agirre. Jakin-eko zuzendaria.
- Amagoia Mujika. BERRIAko zuzendaria.
- Juan Kruz Lakasta. Kazetaria.
- Xabier Euzkitze. Kazetaria.
- Paul Bilbao. Kontseiluko idazkari nagusi ohia.
- Karmele Jaio. Idazlea.
- Castillo Suarez. Idazlea eta euskaltzaina.
- Eider Rodriguez. Idazlea.
- Uxue Alberdi. Idazlea.
- Fermin Muguruza. Musikaria.
- Danele Sarriugarte. Idazlea.
- Eñaut Elorrieta. Musikaria.
- Ximun Fuchs. Antzerkigilea.
- Manex Fuchs. Antzerkigilea.
- Laura Penagos. Antzerkigilea.
- Oier Zuñiga. Antzerkigilea.
- Lander Arberlaitz. Kazetaria.
- Garazi Arrula.
Idazlea eta editorea.
-
Irati Majuelo. Unibertsitate irakaslea
- Julio Soto. Bertsolaria.
- Leire Ubani. Euskalgintzako eragilea eta irakaslea.
- Uxue Rey. Kazetaria.
- Oihan Indart. Dantzaria.
- Maddi Kintana. Eduki sortzailea.
- Galder Perez. Antzerkigilea.
- Ane Zabala. Antzerkigilea.
- Joxe Mari Agirretxe Porrotx. Pailazoa.
- Aiora Zulaika Pirritx. Pailazoa.
- Mertxe Rodriguez Marimotots. Pailazoa.
- Iñaki Iurrebaso. Soziolinguista.
- Imanol Larrea. Soziolinguista.
- Belen Uranga. Soziolinguista.
- Asier Basurto. Soziolinguista.
- Antton Mari Aldekoa-Otalora. Gerediaga elkarteko lehendakari ohia.
- Amagoia Gurrutxaga. Kazetaria.
- Gotzon Barandiaran. Idazlea eta kulturgilea.
- Irene Arrarats. Euskaltzaina.
- Aner Peritz. Bertsolaria.
- Joanes Ilarregi. Bertsolaria.
- Ane Zubeldia. Idazlea.
- Eider Adeletxe. Idazlea.
- Ane Labaka. Bertsolaria.
- Sustrai Colina. Bertsolaria.
- Edurne Azkarate. Aktorea.
- Ramon Agirre. Aktorea.
- Itziar Ituño. Aktorea.
- Olaia Aguayo. Aktorea.
- Ibai Atutxa. Hizkuntzalaria eta pentsalaria.
- Iratxe Retolaza. Ikerlaria eta kultur eragilea.
- Lutxo Egia. Idazlea.
- Mikel Martinez. Antzerkigilea.
- Patxo Telleria. Antzerkigilea.
- Jokin Oregi. Antzerkigilea.
- Joseba Tapia. Musikaria.
- Miren Narbaiza. Musikaria.
- Pello Reparaz. Musikaria.
- Amets Aranguren. Musikaria.
- Julen Goldarazena Flako Fonki. Musikaria.
- Gontzal Mendibil. Musikaria.
- Maia Iribarne. Musikaria.
- Beñat Goitia Benizze. Musikaria.
- Aurelia Arkotxa. Idazlea eta euskaltzaina.
- Battitta Coyos. Euskaltzaina.
- Maddi Zubeldia. Kantaria, idazlea eta antzerkigilea.
- Arantxa Hirigoien. Hizkuntzalaria eta antzerkigilea.
- Iñaki Etxeleku. Idazlea eta kultur eragilea.
- Menane Oxandabaratz. Herria aldizkariko zuzendari ohia.
- Celine Mounole-Hiriart-Urruti. Hizkuntzalaria.
- Jean-Louis Laka. Bertsolaria eta idazlea.
- Paxkal Indo. Musikaria eta Seaskako lehendakari ohia.
- Bea Salaberri. Idazlea.
- Mattin Irigoien. Idazlea eta antzerkigilea.
- Antton Luku. Idazlea eta antzerkigilea.
- Hedoi Etxarte. Idazlea.
- Eneko Bidegain. Idazlea eta irakaslea.
- Jose Luis Otamendi. Idazlea.
- Estibaliz Urresola. Zinemagilea.
- Asier Lopez Iraola. Musikaria.
- Olatz Altuna. Soziolinguista.
- Xabier Arregi. EHUko irakaslea eta Hitz zentroko kidea.