Barrena

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 1a

Barrena eskutan pasa den inauterietan Deban.

Urteak dira Debabarreneko komunikabideak beraien artean hitzegiten hasi zirela bailarako komunikabide amankomun bat lortu nahian. Garai hartan gertutik bizi izan nuen ideia hura. Eta denbora luzez ixilduta egon ondoren 2025eko abendutik, hemen daukagu proiektu honen fruitua: Barrena, Debabarreneko herri gehienak biltzen dituen astekaria.  

Niri mendaroar modura, bailarako partaide sentitzen laguntzen didan komunikabidea da Barrena. Orain, inoiz baino gertuago sentitzen ditut nire ondoko herrietan gertatzen diren gertakizun eta ekintzak. Orain arte urrunago sentitzen nituen nik Ermuan, Mallabian edo Soraluzen gertatutakoak. Baina orain gustora irakurtzen ditut ostiralero herri hauen berriak.  Horregaitik bakarrik pena merezi izan du egin duzuen esfortzu eta lan guztia dena bateratzen. Nere herriko kontakizunetatik at hor kanpoan badirelako mila kontu interesgarri. Eskerrik asko guzti hau posible egiten duzuenoi.  
 
Zorionak eta urte askotarako Barrena!
 

----------

Leire Izagirre Jauregi

Deba