Rokodromoari buruzko albistearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko martxoaren 14a

Urtarrilean rokodromoa guztiz lagata zegoenez, 120 sinadura bildu genituen erabiltzeen artean, eta, idatzi baten bidez, Udalean aurkeztu genituen.

Eskatzen genuena rokodromoaren egoera eguneratzea zen, eta laguntzeko prest geundela azaltzen genuen idatzian.
Bi hilabete pasatu dira, eta astelehenean kirol patronatuaren mezu bat jaso genuen zein hobekuntza egingo dituzten jakinarazten. 
Berriz ere guri (erabiltzeei) kontsultatu gabe. Egun berean aldizkarietan notizi bat atera zuten, eskalada eta rokodromoarekiko duten konpromisoa nabarmenduz, eta eskalatzaileekin elkarlanean hartutako erabakiak azaltzen. 
Notizi horretan diotena gezurra izateaz gain, Elgoibarko eskalatzaileenganako errespetu falta itzela da. Patronatuak  eskalatzaile batekin hitz egin du (kexa bat jarri zuelako) eta kontaktu hori eduki izana kolektibo batekin elkarlanean egon izan balitz bezala saltzen saiatu da.
Guk gauzak ahalik eta hoberen egitea nahi dugu, baina badirudi beste aldetik ez dagoela interes askorik. 
Pentsatzen dugu orain dela etorkizunera begiratzeko momentua, eta erabakitzeko zer rokodromo behar den umeek, gazteek zein helduek, eskaladaz gozatzeko. 
Orain, nahiz etorkizunean, hemen egongo gara laguntzeko prest.