Maiatzaren 1ean, Iruñera

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko apirilaren 25a

Mendebaldeko Inperialismoa bere gainbeherari aterabide gerrazalea ematen ari zaio. Ameriketako Estatu Batuak eta Israel buru dituen Mendebaldeko oligarkia mundu erdia txikitzen ari da, eta beste erdia krisialdi betean sartzen. Europako Batasuna erabat menderatuta dabil bide-orri horretan. Aldian aldiko azken egonkortasun fasearen ondoren, kapitalismoaren aurpegi gordinena ikusten ari gara.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistatik, munduko langileria gerrara eta pobreziara daraman gerra inperialistaren aurka eta alternatiba sozialistaren alde hartuko ditugu kaleak maiatzaren lehenean, Langileen Nazioarteko Egunean.

Eskualdean, Kubara bidaltzeko material bilketak antolatu ditugu astebururako, eta baita maiatzaren lehenean 12:30ean Iruñeko Foruen Plazatik abiatuko den mobilizaziora joateko kotxe-kedadak ere. Hauek dira deialdiak:

  • Deba: 10:00etan, pasealeku estalian.
  • Mendaro: 10:00etan, sarrerako aparkalekuan.
  • Eibar: 10:15ean, Ego Gainen.
  • Ermua: 10:30ean, Kaltxangoko autobus-geltokian.

Debabarreneko Kontseilu Sozialista