2014az geroztik Europa mailan biolentzia sexualeko kasuak %94 igo dira, 124.350 kasu gehiagorekin. Bortxaketak, berriz, %150 igo dira, 58.983 kasu gehiagorekin. Guztira, 2024. urtean 256.302 biolentzia sexual eta bortxaketa kasu jaso zituzten poliziek. 2023ko datuekin konparatuta, 2024an biolentzia sexualeko kasuak %5 igo dira, 12.087 pertsona gehiagok pairatu dituzte, eta bortxaketak %7 igo dira, 6.291 kasu gehiagorekin. Hortaz, guztira azken hamarkadan urtero %10 hazi dira biolentzia sexualaren kasuak eta %7 bortxaketak. 2024an kasu gehien erregistratutako herrialdeen artean, Frantzia, Alemania, Suedia eta Espainia daude.
Eurostaten arabera, gizartean izan den kontzientziazioak kasu gehiago erregistratzea ekarri du. Aldi berean, kontuan hartu behar da gertatu diren eraso guztiek ez dutela zertan erregistratuak izan eta kasu gehiago egon daitezkeela.
Gurera gerturatuz, azken hamarkadan, Espainiako Estatuan erregistratutako biolentzia sexualeko kasuek gora egin dute –salbuespena 2015ean eta 2020an izan zen; datuek behera egin zuten–. 2024an, 2014an baino 12.159 kasu gehiago erregistratu dira, 19.655 orotara. Bortxaketen kasuan, berriz, datuek gora egin dute –2020a salbuespen–. 2024an, 2014an baino 3.983 bortxaketa gehiago erregistratu dira, guztira 5.222.
Ez al dira datu beldurgarriak?
A.I.