Etenaldia, berriz ekiteko

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko ekainaren 7a

Elgoibarko 24/7 Plataformak irailaren 30era arte eten ditu elkarretaratzeak, eta Osakidetzaren narriaduraren aurrean mobilizazio handi bat prestatzen ari da. Elgoibarko 24/7 Plataformak urteak daramatza anbulatorioko larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan martxan egotea eskatzen, eta batzarrean erabaki du udako hilabeteetan elkarretaratzeak etetea. Etenaldiak irailaren 30era arte iraungo du, asteazkena.

Pandemiaz geroztik ohikoa den bezala, elkarretaratzeak hilabete bakoitzeko azken asteazkenean egiten dira. Udako etenaldiaren ondoren, Plataformak batzarra egingo du, eta berriz abiatuko ditu harremanak urte hauetan guztietan babesa eman diguten elkarte eta talde guztiekin.

Etenaldi hori ez da atzerapauso bat. Osakidetzaren etengabeko narriadurak –ebakuntzetan, azterketetan eta bestelako zerbitzuetan pilatutako atzerapenekin– udazkenean mobilizazio handi bat prestatzera behartzen gaitu. 24/7 Plataformak herritarrei dei egiten die datozen deialdien adi egon daitezen

24/7 Plataforma