Zer deritzote haiek Gabolatseko uharte ezagunean sortu den Amazoniako oihanari buruz?
Han metatzen diren sedimentuez eta haizeek astintzen dituztenean etxe gainera erori eta hausteko arriskuarekin kulunkatzen diren zuhaitz garaiez?
Inork ez dio bere buruari galdetzen norena izango litzatekeen erantzukizuna?
Udalarena?
Uraren Euskal Agentziarena?
Gipuzkoako Foru Aldundiarena?
Agintarien utzikeria hori eta gure ibaia Soraluzetik igarotzean mantendu ez izana, hori bai dela arriskua.
Orain berriro ere garbitzen zaio aurpegia herriari. Eta badirudi ibaia ez dela gure eguneroko paisaiaren parte.
Hauteskundeak hurbiltzen ari direlako ote?
Ba han ikusiko dugu elkar!
Marian Begil