Elgoibarren oso zorte handia dugu, Musika Banda bikaina daukagulako. Herri askotan nahi lukete guk daukaguna eduki! Horrelako banda bat ez da bat-batean sortzen; zerikusi handia du herriaren musika-zaletasunak, Musika Eskolaren lanak eta kontzertuetara joaten diren jarraitzaile leial eta zintzoen kopuruak. Zaleek banda maite dute eta Musika Bandak herria behar du. Zergatik ez zuen, bada, Musika Bandak danborradan parte hartu? Danborradan parte hartu zuten 200dik gora lagunek eta danborrada ikusten txaloka aritu ziren ehunka ikusleek ez dut uste horrelakorik merezi zutenik.
Asion