'Sekretu nazionala ahots gazteetan'

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko uztailaren 19a

24. Korrikaren zurrunbiloa igarota, Berria-k Euskal Herria zeharkatu zuen mezuaren egileak elkarrizketatu ditu, aurretik eta ondoren bizitakoaz aritzeko, eta dokumental bat egin du haien sorlekuetan eta guztiak batuta: Sekretu nazionala ahots gazteetan.

Maitasun-eskutitz bat zuen 24. Korrikaren lekukoak. Zazpi gazte, Euskal Herriko zazpi lurraldeetakoak: Elene Mengyu Larrinaga, Xalbat Alzugarai, Oihana Arana, Beñat Jusue, Oier Iñurrieta, Leire Casamajou eta Aitzol Gil de San Vicente.

Korrika amaituta, zenbait adierazpenek jomugan jarri zituzten, haien militantzia eta konpromisoa kritikatu baitzuten, eta horiek entzunda nola sentitu ziren kontatu dute dokumentalean.

Merezi du ikustea. Hemen lotura: berria.eus/euskal-herria/sekretu-nazionala-ahots-gazteetan_2160587_102.html

Z.A.I.