Liburuak eserlekuan

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko uztailaren 19a

Joan den asteko ostegunean, liburuz beteriko poltsa bat aurkitu nuen Trenbide kaleko jarleku batean. Liburu interesgarriak ziren, eta haietako hiru hartu nituen, etxean irakurtzeko. Historia liburuak ziren hirurak. Gainerakoak zeuden lekuan utzi nituen

Eskerrak eman nahi dizkiot horrelako altxorra herritarrekin konpartitzea erabaki duen bizilagunari, uste baitut asmo horrekin utzi zituela norbaitek. Horrela ez bada, eta ahaztuta utzi bazituen, jar dadila hedabide honekin harremanetan, eta itzuli egingo dizkiot liburuak.