Ondo pasa jaietan!

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak 2026ko uztailaren 19a

Hasi dira herrietako jaiak, eta guztioi jaiez gozatzea opa dizuet. Egun horietan aukera handiak daude denok batera gozatzeko, gure ohiturak ospatzeko eta gure familia eta lagunekin elkartzeko.

Era berean, espero dut udalerrietako jaiak errespetuaren eta bizikidetzaren eredua izatea, ondo pasatzeko eta seguru sentitzeko. Ez onartu edozein jokabide matxista, salatu eta lagundu lagunari! Eta ea guztion artean jai-giro inklusiboa eta errespetuzkoa sortzen dugun.

Ondo pasa, baina pasa gabe!

I.A.