Txakurrei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Elgoibarren txakur asko dago. Batzuk lotuta eta beste batzuk solte ibiltzen dira, baina kaka eta txiza egitera denak kalera ateratzen dituzte. Ondorioz, etxeetako atari guztietan txiza eta kaka antza zikina dago; nazkagarria, benetan. Uda honetan egin dituen bero hauekin, gainera, bikoitza igartzen da. 

Ez litzateke gaizki egongo txakur jabeak ur botila bat eramatea soinean, eta txakurrak pixa egiten duen lekuan txorrostada bat ur botatzea.  Baina txakurrek kaka ere egiten dute; kalean, lorategietan, pasealekuetan... eta jabe batzuek jasotzen dute kaka; baina beste askok, ez.  Dagokionari: txakurrengatik zergarik ordaintzen al da? Nire iritziz, zerbait ordaindu egin beharko litzateke, txakurren zikinkeriak eta jabeen arduragabekeriak zuzentzen aritzeko gogorik ez baitaukat.

M.C.E.A.