Azaleko miaketak izango omen dira...

Erabiltzailearen aurpegia Gutunak

Ekainean, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aralar 1 proiektuan Mantle8 Iberia SL enpresari baimena eman dio Euskal Herriko hainbat lekutan hidrogeno zuria bilatzeko.

Miaketa lanak Aralar, Urbasa, Andia eta Lokizeko mendilerroetan egingo dira, eta Gipuzkoako eta Arabako hainbat udalerriri eragingo die. Gipuzkoan: Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Ordizia eta Tolosa. Nafarroan: Anue, Araiz, Arbizu, Arruazu, Atetz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Betelu, Ergoiena, Erro, Esteribar, Etxarri Aranatz, Ezkabarte, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Itza, Txulapain, Lakuntza, Lantz, Larraun, Lekunberri, Odieta, Olaibar, Uharte Arakil eta Ultzama.

Uztailean, ministerio berak, Aralar 2 izendatutako proiektuan, zein udalerritan egin ahal izango diren hidrogeno zuriaren bilaketa lanak onartu ditu. Araban: Asparrena, Harana, Entziako Partzuergoa. Nafarroan: Abartzuza, Allin, Altsasu, Ameskoabarrena, Arakil, Aranaratxe, Bakaiku, Belaskoain, Bidaurreta, Oltza Zendea, Zirauki, Ziritza, Etxarri, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Eulate, Goñi, Gesalatz, Girgillao, Irañeta, Iturmendi, Itza, Lana, Larraona, Lezaun, Metauten, Olazti, Gares, Jaitz, Uharte Arakil, Urdiain, Ollaran, Deierri, Zabaltza, Ziordia eta Zuñiga.

Orain, udalerri horietako baimenak bideratu beharko ditu enpresak. Oraingoz, baimenak urtebetekoak dira eta azaleko miaketak –lurra sakon zulatu gabe edota bide berririk ireki gabe– besterik ez dutela egingo adierazi dute. Ikusi egin beharko da zer diren "azaleko miaketa" horiek... 

Z.A.